Agur Coca, agur

Irailak 26,27 eta 28, azken egunak Cocan, azken egunak Orellanan, azken egunak Ekuadorren😦.

Opor zoragarri eta bidai luze eta astun bat eta gero lanera buelta, buelta gogorra benetan, batetik proiektua ezin bukatu erdi zoratuta ibili nintzalako eta bestetik hiru hilabetetan zehar nire familia izandakoei agur esateko momentua zelako.

Azken hiru egunetan ere lanean gogor ibili eta gero eta Euskal Herritik izandako laguntzari esker, azken egunean, nire proiektua aurkezteko gai izan nintzan. Ez zegoen guztiz bukatuta, hainbatetan komentatu dudan moduan, oso berandu hasi ginelako benetako proiektuarekin lan egiten eta bertan egondako egonaldia baino denbora gehiago behar duten proiektuak direlako. Ala ere, eta esan bezala, hemendik asko eskertzen dudan laguntzari esker, azken egunean, Zoologikoko, Viveroko, Nazioarteko Elkartasuneko eta Francisco de Orellanako gobernuko arduradunekin bildu nintzen, garatutako proiektuak aurkezteko eta bere instalazio eta erabilera azaltzeko. Oso pozik agertu ziren denak lortutako emaitzarekin, are gehiago, ez zutela egindako lana bezalako aplikaziorik espero esango nuke eta erakutsi zuten interesarekin eta ilusioarekin nire lanaren garrantziaz ohartu nintzan🙂.

Bueltan lanean jarraitzeko hitza eman nien, denbora faltagatik bukatuta ez zeuden hainbat aukera garatzen bukatzeko eta horrela nire aldetik proiektua bukatutzat emateko. Horrez gain, nire kontaktua eskaini nien, edozein galdera edo kontsulta, bueltan egon arren, etxetik erantzuteko.

Aurkezpenak eta gero, agurren txanda. Hasteko, laneko jendea, bulegokoak. Merendola antzeko bat prestatu zuten, eta opari batekin nire lana eta egonaldia eskertu zidaten. Bestetik bertan egindako lagunak, beraiekin izozkitxo bat jan, nire azken oreo ice cream-a eta hitz polit pila bat.

Egun arraroa izan zen, oso. Etxera bueltatzeko gogoak ezin nituen inon ezkutatu, nire familia eta lagunak ikustea behar nuen, baina bestetik, ez nahi nuen Cocatik joan.

Hiru hilabetez beste mundu baten bizi izan naiz, esperientziak berriak egunero, beste inon ikasiko ez nituen gauzak ikasi ditut, beste batzuen artean, gauzen benetako balioa zein den, eta horregatik, eta azaldu ezin diren beste mila gauzagatik, eskerrak eman nahi dizkiet hemendik, aukera hau eman didatenei, nirekin lanean egon direnei eta hiru hilabete hauetan ezagutu dudan pertsona guztiei.

 

Muchas gracias a todos, nunca os olvidaré, siempre os llevaré conmigo, a todos🙂

ImageImage

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s