Kaixo Euskal Herria!

Francisco de Orellana – Quito -> 30 minutu

Quiton -> 9 ordu

Quito – Guayaquil -> 45 minutu

Guayaquilen -> 7 ordu

Guayaquil – Madril – > 11 ordu

Madril – Bilbo -> 1 ordu

Kaixo Euskal Herria!!!!🙂

Bidai luze bat eta gero, berriz Euskal Herrian, berriz etxean🙂

Nere bila gehien faltan bota nuen pertsona joan zen, eta nire nahas mental eta nekearen erruz ikusi ginenean ezin izan nion nire bila joateagatik eskerrak eman eta nire poztasuna adierazi, beraz, orain, eta hemendik, badaezpada ere, eskerrik asko denagatik😉.

Gure hasierako plana Bilbon arratsaldeko 17.00 iristea zen, baina Guayaquileko atzerapenarekin gaueko 23.00tan iritsi ginen, beraz, nire arratsalderako bisita plan guztia bertan behera gelditu zen eta nire guraso, ahizpa eta katutxua hurrengo egunera arte ez nituela ikusiko onartu nuen, haiekin egoteko beharra nuen arren.

Maleta kotxean sartu, eta Arrasatera. Etxeko atea ireki eta… sorpresa!!!!! hantxe zeuden denak nire zain!!!!🙂 Sopresa ikaragarria, mundiko sorpresarik hoberena!😀. Eta honegatik ere, mila esker. Denei patxuak eman eta etxera joan zirenean lotara, nire ohean lo egiteko gogoak ikaragarriak ziren eta.

Hurrengo egunean aurreko laneko jendearekin bazkaria, hurrengoa kilometroak Azpeitian, hurrengoa etxea txukundu eta unibertsitatera joan… eta horrela, pixkanaka, egunak joan egunak etorri, nire burua Euskal Herrian berriro kokatzen saiatu nintzen, kostata, horrelako esperientzia bat bizi eta gero zure egunerokotasunera bueltatzea ez delako erraza, egunerokotasun hori bizi izandako esperientziaren eragina duelako eta gutxi bada ere, zeozer aldatu delako.

Eta pixkanaka izan bada ere, egin beharrak egunean jartzea lortu dut, hainbat arazoein aurre egiteko gai izan naiz eta etorkizunerako proiektuetan murgilduta nabil, hori bai, ikasitakoa inoiz ahaztu barik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s